Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ZENTROAK AZPEITIA
Zentroaren argazkia

Perdillegi kalean dago, eskola-gunean, Karmelo Etxegarai ikastolatik eta Iraurgi ikastetxetik oso gertu. Eraikina Juan de Antxieta Musika Eskolarekin eta Atzegiren Txolarte Klubarekin partekatzen dugu.

Aparkalekuak ditu, irisgarritasuna hobetu daitekeen arren.

Diagnostiko-zerbitzua, kanpoko tratamenduak eta arreta goiztiarra eskaintzen ditu.

80 m2 ditu guztira, honela banatuta: sarrera, bulegoa, logopediako gela, fisioterapiako gela, biltegia eta komunak.

Sendagileak, psikologiak, gizarte-langileak, fisioterapeutak eta logopedak osatutako profesionalen taldea du. Modu koordinatuan egiten dute lan arreta jasotzen duen pertsona bakoitzak dituen beharrei erantzuna emateko.

Asteazkenetan eta ostiraletan 9:00etatik 13:30era dago zabalik.

 



AZPEITIA
Perdillegi
20730 AZPEITIA
Telf. 943810133
E-maila: azpeitia@aspacegi.org

(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695
zuzeneko esteka nabigazioko menu nagusira. esteka zuzena atal honetako azpimenura. esteka zuzena atal honetako edukira.