Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
IRUN
Zentroaren argazkia

Urdanibia plazako 6. zenbakian dago (ospitale zaharra). Erdigunetik oso gertu dagoen eremua da; ibilgailuentzako aparkalekua eta erabat egokitutako sarbidea ditu.

Diagnostiko-zerbitzua eta eguneko jardueren zerbitzua biltzen ditu.

300 m2 ditu honela banatuta: sarrera, itxarongela, jardueren gela, fisioterapia-gela, sukaldea, komunak, aldagela, arropa-garbiketa eta patio-lorategia.

Eguneko Zentroko 33 erabiltzaileei eta tratamenduetara joaten diren adingabeei arreta eskaintzen dieten profesionalen taldea hauek osatzen dute: sendagileak, gizarte-langilea, psikologoa, zentroko arduraduna, logopeda, arreta zuzeneko begiraleak eta fisioterapeuta. Taldeak modu koordinatuan egiten du lan erabiltzaialeen eta senideen beharrei erantzuna emateko.

Egokitutako garraio-zerbitzua, otorduen zerbitzua eta garbiketakoa ditu.

 



IRUN
Urdanibia Emparantza, 6
20304 IRUN
Telf. 943312625
E-maila: irun@aspacegi.org

(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695
zuzeneko esteka nabigazioko menu nagusira. esteka zuzena atal honetako azpimenura. esteka zuzena atal honetako edukira.