Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ARRUPENEA (Irun)
Zentroaren argazkia

 

Arrupenea Zentroa Alberto Larzabal kalea, 1 zenbakian kokatua dago, hiriko erdigunean eta inguruan heziketa zentroak, dendak, tabernak,… dituelarik. Berezko sarbidea du Alberto Larzabal kaletik, ibilgailuz zein oinezkoentzat egokitua edo Aduana kaletik sarrera duen garajetik. Guztira 2941,95 m2 eraikiak dauzka hiru solairutan banatuak eta honako zerbitzuak eskeintzen ditu:

 

 

 

  • Beheko Solairua: Heziketa Zerbitzua, Eguneko Jardueretako Zerbitzua, Erabilera anitzeko Aretoa, Patioa eta migukortasun arazoak dituzten pertsonentzako egokitutako sarbidea lehen solairura.
  • Lehen Solairua: Pisuak eta Bizitza Independienteko Apartamentua.

Heziketa Zerbitzua Gela Independiete baten bitartez eta Helduen Eguneko Zentroarekin eremuak elkarbanatuz eta ekimen sorta baten bitartez dago presente Arrupeneako Zentroan.

 

Eguneko Jardueretako Zentroak 570,47m2 erabilgarri dauzka guztira, honela banaturik, lanbide jardueretako gela, egokitutako bainuak, atseden gela, fisioterapia gela, bulegoak, garbitegia, oficce,...

 

Etxebizita Zerbitzua hiru pisutan dago banatua, pisu bakoitzak 245m2 inguru dauzka eta honela daude antolatua: sarrera, sukaldea, egon gela, 5 banako gela, gela bikoitz bat, egokitutako bainugelak eta bulegoa

 

Bi sarbide ditu: bata igogailuen bidez eta bestea mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako egokitutako aldapa gutxiko malda baten bitartez.

 

Arrupenea Zentroko Profesional Lan-taldeak batera egiten du lan erabiltzailearen eta familia bakoitzaren beharrei erantzun egokia emateko, Pertsonan Oinarritutako Arreta Plangintza eratuz eta garatuz. Taldea Zentroko Arduradun batek, Medukuak, Gizarte Langilea, Irakaskea, Fisioterapeuta eta Arreta Zuzeneko Monitoreek osatzen dute, 5 Ikasle, Eguneko Zentroko 23 erabiltzaile eta Etxebizitzako 21 erabiltzaileeen eguneroko bizitzako beharretan laguntza eskeintzeaz gain zerbitzu bakoitzean jorratzen diren arlo espezifioak ere estaltzen dituzt. Kanpo enpresekin hitzartutako otordu eta garbitasun zerbitzua dauka.

 

Elkartan esperientzi aintzindari modura, Zentroak Bizitza Independienteko Apartamentu bat dauka 2 pertsonentzat, sukaldea, jangela-egongela, bi logela eta egokitutako bainugelaz hornitua dagoelarik.

 

 



ARRUPENEA (Irun)
Alberto Lartzabal Kalea, 1 bis
20303 IRUN
Telf. Eguneko Zentroa: 943336883 Etxebizitza: 943420530
E-maila: centro.arrupenea@aspacegi.org vivienda.arrupenea@aspacegi.org

(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695
zuzeneko esteka nabigazioko menu nagusira. esteka zuzena atal honetako azpimenura. esteka zuzena atal honetako edukira.