Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
14/02/2019Txirula Magikoa


Albistearen irudia

Pasa den ostiralean, Goienetxeko Hezkuntza zerbitzuko maila guztietako ikasle talde bat Mozarten Opus Liricako txirula magikoa ikustera joan ginen Zorroagako elizara.

 

Ez zen edozein emankizun izan, narrazioa haurrentzako bertsioko zati batzuekin eraiki zen, opera horren zati ezagunenen artetik.

 

Ikasle zein profesionalek asko disfrutatu genuen emanaldian. Irisgarritasun egokia zegoen eta nahikoa leku genuen eroso egoteko.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695