Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
05/03/2019Urretxun Zentro Integral bat eraikitzeko akordioa


Albistearen irudia

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urretxuko Udalak eta Aspace Gipuzkoak Urretxun garun paralisia eta alterazio afinak dituzten pertsonentzako Zentro Integral berri bat eraikitzeko konpromezua hartu dute. Zentroa Urretxuko Pagoeta Auzoan egongo da kokatuta, “Pasionistas” izenarekin ezagututako eraikinean.

 

Markel Olano Diputatu Nagusiak, Maite Peña Politika Sozialeko Diputatuarekin batera, Pertsonan Zentratutako Modeloan eta Aspace Gipuzkoak pertsona bere ingurune naturalean mantentzearen garrantzia azpimarratuz Pertsonaren Autonomia Sustapenean konpromezua adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Jon Luqui, Urretxuko Alkateak, Udaletxeko partidu politiko guztietako zinegotziekin batera, Aspace Gipuzkoa udalerriko parte aktiboa dela adierazi du eta Udalak konpromezua hartzen duela gaur egungo instalazioak hobetzeko, Elkarteari hobekuntza esanguratsuak eskainiz, Eguneko Zentroko eta Etxebizitza Zerbitzuak eskainiko dituen Zentro Integrala sortzea ahalbidetuz.

 

Elisa Carmona, Elkartearen Presidentea, Miguel Angel Gomez eta Lurdes Etxaniz, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Urretxuko Erabiltzaileen eta Eskualdeko Familien Ordezkariak hurrenez hurren, eskerrak eman diote Foru Aldundiari eta Urretxuko Udalari konpromezuarengatik eta poztasuna erakutsi dute azken urte hauetan hain irrikaz espero zen proiektuaren hasieragatik.

 

Argazkiak: https://imgur.com/gallery/jkaV3Ls

 

Ikusi hurrengo estekak:

https://www.diariovasco.com/alto-urola/urretxu/aspace-contara-nueva-20190305002021-ntvo.html

 

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2019/03/05/vecinos/urola-garaia/aspace-de-urretxu-se-traslada-al-convento-de-los-pasionistas

 

https://goierri.hitza.eus/2019/03/05/aspaceren-urretxuko-egoitza-pasiotarren-etxera-eramango-dute/

 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/urretxuk-desgaitasuna-duten-pertsonentzako-zentro-berria-izango-du-2021erako

 

https://urretxu.eus/eu/berri-orokorrak-gizarte-ekintza/1944-urretxu-contara-con-un-nuevo-centro-para-personas-con-discapacidad-en-2022

 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695