Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
15/03/2019Arrasate Herri Eskolakoak Udalaitzen


Aste honetan, Arrasate Herri Eskolako 14 haur eta bi irakasleren bisita jaso genuen Udalaitzen. Bisita honen helburua, gure egunerokotasuna eta errealitatea ezagutaraztea izan zen. Horretarako, eguneko zentroan egiten ditugun lanak eta errutinak erakutsi genizkien, hauetan parte hartu zutelarik. Baita ere, etxebizitza gertutik ikusi ahal izan zuten. Oso esperientzia polita izan zen eta haurren erreakzio desberdinak aztertu ahal izan genituen.

Kolaborazio hauen bidez, gizartearentzat hain garrantzitsuak diren baloreak (errespetua, laguntza jarrerak, enpatia…) lantzen ditugu eta ekintza mota hauek gizartea sentsibilizatzeko beharrezkoak direlako lanean jarraitzen dugu.

Hurrengoaren zain gaude!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695