Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
21/03/2019LANBIDE HASTAPENEAN Sukaldaritza ikastaroa


Albistearen irudia

Aste honetan, Arizmendi Ikastolako lanbide hastapenarekin batera elkarlan proiektu bat jarri dugu martxan. Sukaldaritza ikastaro dinamiko eta partehartzaile baten bidez, gure helburua elkarlanean ondo pasatzea da. Egingo dugun talde lan honekin, gaitasun desberdinak eta hainbat ezagutza landu nahi ditugu. Aldi berean inklusiorako eta errespeturako hain garrantzitsuak diren estereotipoak haustea da gure asmoa.

“ELKARREKIN SUKALDATZEN” lehenengo saioan, gozogintza ikastaro errez batean murgildu ginen, izugarrizkoak atera ziren bizkotxo batzuk eginez. Ikastaro honetan, saio gehiago burutuko ditugu, non Arantzazu eta bere ikasleei esker, errezeta gehiago egiten ikasiko dugun eta sukaldean aritzen trebatuko garen, zapore asko sortzeko!

Mila esker ekintza hauek posible egiten laguntzen diguten pertsona guztiei! Gure egunak gozatzen dituzue!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695