Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
05/04/20192019ko Gazteentzako Espainiako Boccia txapelketa


Albistearen irudia

Pasa den asteburuan Gazteentzako Espainia mailako Boccia txapelketa jokatu zen Selekzioka. C.D. DORDOKA Alil Yuseinov (BC2) eta Joan Ander Sestelo (BC3), beraien teknikari Javi Camachorekin batera egon zen ordezkatua, Euskadiko Selekzioko koloreak defendatu zituztenak Club Ostadar Inklusioa eta Haszten Kirol Egokitua/Inklusiboko kideekin batera.

 

BC2 kategorian, ALIL YUSEINOVEK izugarrizko torneoa jokatu zuen eta Espainiako txapeldunorde geratu zen. Bestalde, JON ANDER SESTELOK B3 kategorian, ezin izan zuen lehengo urtean irabazi zuen brontzeko domina lortu eta 10. postuarekin konformatu behar izan zen.

 

C.D. DORDOKAtik Euskal Selekzioko teknikarien lana eta Ostadar Inklusioa eta Haszten Kirol Egokitua/Inklusioa Klubei gure kirolarienganako dedikazioa eskertu nahi dugu, Pedrori (txoferra) beti gure hondoan egoteagatik irrifar handi batekin eta batez ere familiei eta izendatutako klubetako zaleei beraien seme-alabak animatzeaz gainera Alil eta Jon Ander animatzeagatik.

ESKERRIK ASKO eta hurrengora arte





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695