Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
10/04/2019FEVASeko boluntarioek talde lanari buruz hitz egin dute


Albistearen irudia

“Ba al dakigu taldean lan egiten?”, galdera iradokigarri horrekin hasi zen joan den larunbatean, apirilaren 6an, FEVASeko boluntarioen IV. Topaketa. Bertan, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako erakundeetatik (Gaude, Gorabide, Apnabi, Futubide, Apdema, Atzegi, Aspace Gipuzkoa,…) etorritako 55 boluntariok hartu zuten parte. Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak emandako ongi etorriaren ondoren, Jose Miguel Almansa boluntariotzan adituak gogoetarako zenbait gako azaldu zituen, lankidetzan eta komunikazioan sakonduz, besteak beste.

Gai horri buruz gehiago ezagutzeko, Aspace Gipuzkoatik June Ramos, Ixa Mendizabal, Luismi Larralde, Aritz Bikuña, Juan Martín Mendigutxia, Elia Casas eta Borja Santín-ek hartu genuen parte gure zuzeneko esperientzia azalduz.

Esku-hartze horiek lagungarriak izan ziren talde txikietan egindako eztabaidak bultzatzeko. Gai anitzei buruzko eztabaidak izan ziren, boluntarioen beldurrak eta motibazioak edo erakundeek, laneko taldeetan harreman egokia bultzatzeko kontuan izan behar dituzten aldagaiak. Garrantzitsuenen artean hauek daude: horiek osatzen dituzten pertsonak eta beraien interesak ezagutzea; denbora eskaintzea; harremana, komunikazioa eta prestakuntza sortzea; informazio egokia ematea; pertsona bakoitzaren heldutasuna eta inplikazioa baloratzea, taldeen egonkortasunari eustea; eta galdera gehiago egitea eta jardueren antolakuntzan gehiago inplikatzea.

Aspace Gipuzkoarentzat, boluntariotzaren aldeko apustua egitea, gizarte inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzearen aldeko apustua egitea da.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695