Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
12/04/2019KLIKA KORRIKA!


Albistearen irudia

 

Korrika Txikia Eskoriatzan!

Gaurkoan, Eskoriatzan eginiko Korrika Txikian parte hartu dugu. Zahar egoitzan hasita eta herri guztian zehar, Korrika musikaren doinuaren laguntzaz. Dibertigarria zein pozgarria izan da guztiok elkarrekin herrian barrena korri egiten ibili izana. KLIKA KORRIKA!

 

Korrika Txikia Beasainen!!

Beasaingo gainontzeko ikastetxeekin batera, Korrika txikian parte hartu dugu. Gainera, tren estaziotik frontoi txikirarte lekukoa eramateko aukera izan dugu. Oso momentu hunkigarri eta pozgarria izan da guretzat! Plazara iritsi garenean bertso bat abestu dugu eta denok batera Korrikako koreografia dantzatu dugu. KLIKA!!

 

Lekukoa eraman genuen Oñatin

Arrasateko bideo lehiaketa irabazi ondoren, (gure youtubeko kanalean ikusi dezkezue bideoa) saria lekukoa eramatea izan zen, eta horrela egin genuen Oñatiko euskalzalez inguraturik. Argazkiak eta bideoa ikus ditzakezue beheko loturan.

 

 

Argazkiak: https://imgur.com/a/6LQ9WzD





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695