Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
15/04/2019Iurreta Institutoarekin lankidetza


Atzo, Apirilaren 11an, Arrasateko Udalaitz eguneko zentroko taldeak, irteera bat egin genuen Iurretako Institutura (Bizkaia). Iñaki, Severiana, Unai, Itsasok eta Mari Karmenek gertutasun eta dinamismo handiz beraien bizipenak azaldu zizkieten, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko ikasketak egiten ari ziren ikasleei. Erabiltzaileak protagonistak izanik, beraien egunerokotasunean kokatu zituzten, bizi kalitatea izateko behar dituzten laguntzak aipatuz, baina  beti ere beraien gaitasunak goraipatuz.

ASPACEN lan egiteko dugun eredua lankidetzan eta partaidetzan oinarrituta dagoela argi utzi genuen eta ildo horretatik jarraituz, horretarako erabiltzen ditugun baliabide pertsonalak eta materialak azaldu genizkien.

Azalpenaren zati formalaren ostean, beraiek maitasun handiz prestatutako lunch izugarri batekin txundituta utzi gintuzten. Tarte hau oso baliagarria izan zen esperientzia desberdinak elkarbanatzeko eta elkarrizketa interesgarriak izateko.

Guztiok Inklusio, sentsibilizazio eta normalizazioaren alde borroka egiten dugulako eta kontziente garelako guretzat kolaborazio hauek duten garrantziaz, horregatik jarraituko dugu lanean!

Mila esker zuen harregatik!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695