Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
13/05/2019Elikadurari buruzko gida Garun Paralisian


Aspaceko Konfederazioak Garun Paralisiko Elikadurari buruzko gida berri bat argitaratu du. Gida profesionalei zein garun paralisia duten pertsonei eta haien familiei zuzenduta dago, eta Aspaceko Konfederazioa sustatzen ari den parte hartze eta herritartasun aktiboaren ikuspegian kokatzen da.

 

Gida honek Garun Paralisia duten pertsonek Elikatzeko eta Irensteko jarraibide egokiak biltzen ditu, baita janari texturizatuentzako atal bat ere, Aspace Goienetxen abian jarri berri dugun proiektua.

 

Aspace Gipuzkoako profesionalek Espainiako estatuko beste Aspace Entitateko profesionalekin batera Argitalpen atalean duzuen gida honen lanketan parte hartu dute.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695