Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
22/05/20192019ko Espainiako Slalom Txapelketa Gurpildun aulkian


Albistearen irudia

Slalomeko asteburu bikaina Dordoka Kirol Klubeko kirolari eta teknikariek bizi izan zutena maiatzaren 18 eta 19an Bartzelonako El Prat del Llobregat herrian.

 

Sergio Fernandez Rios kirolari eta entrenatzailea gizonezko WS2 (aukiak oinekin mugitzen dituzten kirolariak) kategorian beste urte batez Espainiako Txapeldun geratu zen, froga kronometratuan eta kanporaketa frogan. Garaileen txapelketan Malen Urkiri (Ostadar SKT) zarauztarraren aurka galdu zuen, Malen Txapelketaren irabazlea izanik.

 

Bestalde, Ramón Dual Cortés, 17 urteko klubaren promesa gazteak lehen aldiz parte hartu zuen bakarkako slalom txapelketa nazionalean ezabatze proba batean, lehiaketatik kanpo gutxieneko sarbide marka egiaztatzeko. C.D Dordokako bi kirolariak Oskar Sánchez (Kemen) gipuzkoarrarekin eta Cristina Gay eta Josu Gárate (Aspace Navarra) nafartarrekin taldea osatu zuten errelebo frogan 12 talde partaideetatik 4. postu arrakastatsua lortuz.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695