Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
31/05/2019Elikadura eta Irensketa Taldeak 2. Topaketa ospatu du


Albistearen irudia

Maiatzaren 27an, "Elikadura eta Irensketa" taldearen 2. Topaketa egin zen, Aragoiko Federazioak antolatuta, Nafarroako Ramón y Cajal Cizur Eguneko Zentroan.

Orain arte lortutako helburu eta egindako lanaren balorazioa egiten hasi zen jardunaldia. Horretarako, Entitate bakoitzak partekatutako dokumentu guztiak aztertu ziren eta oso aberasgarria izan zen. Hainbat irizpide eta iritzi bateratu ostean, lan ildo nagusia garun-paralisia duten pertsonentzako disfagia ebaluazio bat egitea eta egokitzea izan zen.

Oro har, partaideek irensteko balorazioa protokolo orokor batekin, egiteko beharra azpimarratzen dute, egin behar diren esku-hartzeak zehazten dituena, erabiltzaileak bere osotasunean baloratu eta hainbat profesional integratzeko.

Eguna hurrengo bileran lan egiteko helburu zehatzagoekin amaitu zen. Ezagutza eta jardunbide egokiak zabaltzeko aukera paregabea izan zen.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695