Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
12/06/2019C.D. DORDOKAren arrakasta, Valladolideko 2019ko Bocciako Banakako Txapelketan


C.D. DORDOKA Valladolidetik itzuli da, Amagoia Arrieta atletak BC1 kategorian lortutako urrezko dominarekin, eta Zarka Belasteguiren BC2 kategorian hamaikagarren postuarekin.

 

Debakoa torneoko lehenengo partiduan galdu ondoren gutxitik gehiagora joan zen eta “Gozatu eta irribarre egin” gure leloarekin gainontzeko arerioak menderatu zituen jokaldi luzeekin, joku zehatz zein eraginkorra eginez. Modu horretan, Amagoia urrezko domina lortu zuen txapelketako emakume bakarra bihurtu zen.

 

Bere aldetik, Zarkak gutxi egin zezakeen aurreko fasean nazioko lau jokalari hoberenetatik bi zeuden taldean berdinduta geratu ondoren. Hala era guztiz ere, emaitza txarretatik berreskuratu zen eta txapelketa garaipen batekin bukatu zuen, hamaikagarren postua lortuz.

 

Zorionak Amagoia eta Zarka.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695