Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
27/06/2019C.D. DORDOKA, Espainiako hirugarrena taldekako modalitatean


Albistearen irudia

C.D. DORDOKAko Boccia sailak, denboraldi bikain bat ixten du ekainaren 22 eta 23an Madrileko Fuenlabrada herrian jokatu zen 2019ko Espainiako taldekako Boccia Txapelketan hirugarren postua lortuz.

 

Zarka Belastegui, Amagoia Arrieta, Mario Rodriguez eta debutatu berri duen Alil Yuseinov gazteak, berriro ere erakutsi zuten kirola lehiaketa bera baina askoz zabalagoa dela eta asteburuan zehar berain jokoa pistan irudikatu zuten “Gozatu eta irribarre egin” den berain lelopean.

 

Brontzezko domina honekin, Klubeko Boccia Sailak denboraldia amaitzen du, emaitza bikainekin eskualdeko eta nazio mailako lehiaketetan, besteak beste, taldekako hirugarren postuaz gainera, Amagoia Arrieta BC1 modalitatean garailea eta BC2 modalitatean Txapelketaorde Junior sailean Alil Yuseinov irabazlea.

 

Zorionak talde guztiari eta … Hurrengo Denboraldirarte!!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695