Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
09/03/2020COVID-19ren aurrean Gomendioak


Albistearen irudia

 

 

 

 

Alarma Egoera dekretuaren ondorioz Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen egoera jaikinarazten dizuegu. Aldi berean gureak egiten ditugun gomendio hauek helarazi nahi dizkizuegu ikasle, erabiltzaile eta profesionala babesteko asmoarekin.

 

 

           Profesionalei zuzenduriko gomendioak

Zorrotz bete eskuetako higiene-neurriak ura eta xaboiarekin edo gel hidro-alkoholikoarekin. Gomendagarria da eskuak maiz garbitzea, eta bereziki, etxetik atera aurretik, lanera iristerakoan, komuna erabili ondoren, atsedenaldiaren ondoren, otorduen aurretik eta ondoren, lanetik irteterakoan eta etxera iristerakoan.

Birusa ez denez larruazalaren bitartez kutsatzen, eskuzorroen erabilera ez da erabilgarria, kaltegarria ere izan daiteke birusa eskularruan atxikiturik geratu daitekeelako, autoinfekzioa sortaraziz. Norberaren garbitasunean laguntzerakoan erabilera bakarreko eskuzorroak erabiltzea gomendagarria da, ez bestelako jardueretarako. Eskuzorroak jarri aurretik eta kentzerakoan eskuak garbitu behar dira.

Gomendagarria da gorputz temperatura kontrolatzea eta sukarra edo arnas klinika akutua duten profesionalak ez dira beren lanpostura joango, eta telefonoz erreferentziazko medikuarekin jarriko dira harremanetan.

Maskarila erabiltzaileak 37ºedo gehiagoko tenperatura altuagoa eta/edo arnas klinika akutua duenean erabiliko da. Kasu honetan erabiltzailearen mugimenduak mugatuko dira, baita erabiltzaile honen gelan sartuko diren profesionalenak ere, gehienez, bi profesional txanda bakoitzeko. Maskarilak banakako erabilera eta besterenezina izango dute

Zentroen barruan mugikorren erabilera mugatu eta tresna pertsonalen higienea zorroztu.

Gomendagarria da gorputz temperatura kontrolatzea eta sukarra edo arnas klinika akutua duten profesionalak ez dira beren lanpostura joango, eta telefonoz erreferentziazko medikuarekin jarriko dira harremanetan.

 

Familiei zuzenduriko gomendioak

Zorrotz bete eskuetako higiene-neurriak ura eta xaboiarekin. Gomendagarria da eskuak maiz garbitzea.

Erabilera bakarreko paperezko zapia erabili eztula edo doministiku egiterakoan, horren ondoren, erabilitako zapia zakarrontzira bota eta eskuak garbitu. Ez badago erabilera bakarreko paperezko zapirik eskuragarri, ukondoaren flexuraren gainean egin.

Norberaren garbitasunean laguntzerakoan erabilera bakarreko eskuzorroak erabiltzea gomendagarria da. Eskuzorroak jarri aurretik eta kentzerakoan eskuak garbitu behar dira.

Gomendagarria da gorputz temperatura kontrolatzea eta gogoratu, zuen seme/alaba edo desgaitasuna duen familikideak sukarra badu EZ duela hezkuntza zerbitzura edo eguneko zentrora joan behar.

 

Beste neurri berriren bat hartzea beharrezkoa izango balitz, gertaeren eboluzioaren arabera jakinaraziko zaizue.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695