Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
18/02/2021Bergarako Udalak Ibaiondora Bisita


Albistearen irudia

Aspacek Ibaiondon duen eskolan egon dira Gorka Artola alkatea eta Ekaitz Aranberri zinegotzia, Kepa Goikoetxea Aspace Gipuzkoako ikastetxeetako zuzendariarekin. Bergaran errotuta dagoen elkartea da eta ibilbide historiko handia duena. Aspaldiko harremana hitzarmen bidez formalizatu da aurten eta hainbat konponketa lan egin ditu Udalak eraikinean. Gipuzkoan dauden bost ikastetxeetako bat da hau.

Bergaran Aspacek bi gune erabiltzen ditu, Oxirondoko eguneko zentroa eta Ibaiondoko eskola.


Oxirondokoa Aspaceren jabetzakoa da eta Ibaiondokoa 1979. urtetik erabiltzen du udalak lagata. 2009an obra egin zen gaur egun duen erabilerara bideratzeko. 2021ean lagapen hori hitzarmen bidez formalizatzea erabaki da, horrez gain Ibaiondoko eraikinak zituen gabezia batzuk ere konpondu dira, konponketen aurrekontua 8.525eurokoa izan da.

Aspacek garun paralisia duten pertsonei eta familiei bizi guztirako aholkularitza, zerbitzua eta laguntza eskaintzen die.

Garun paralisia duten haur eta gaztetxoak hartzen dituen eskola da Ibaiondon kokatuta dagoen Aspaceren hau. Eskola arruntean aritzeko zailtasunak dituzten ikasleak hartzen ditu. Hainbat esparru lantzen dira bertan, hala nola komunikazioa, motrizitatea, autonomia... ikasle bakoitzaren hezkuntza-beharretara egokituta, eta garapen pertsonal egokia ahalbidetzen zaie.

Kepa Goikoetxeak, Aspaceko ikastetxeetako zuzendariak aldarrikatu du “gainontzeko ikastetxeei ematen zaien tratamendu berbera ematea, herriaren dinamikan txertatuz”.

Gorka Artola alkateak balioan jarri du Aspacek egiten duen lana. “Urte asko dira lan hau egiten ari dela, beharrezkoa lana gizarte osoarentzat. Bergara herri inklusiboa izan dadin nahi du Bergarako Udalak eta garrantzitsua da pertsona guztiek (dituzten ezaugarri, jatorri, ideia...) duintasunez bizitzeko aukerak izatea”.

Herritarrei ezagutzera eman nahi zaie ikastetxe honek egiten duen lana. Aspacek bost ikastetxe ditu Gipuzkoan, horietako bat da Bergarako hau. Une honetan sei ikasle dauzka, baina gehiago ere izan ditu. Ikastetxe horietako bat Bergaran egotea garrantzitsua dela esan du alkateak.

Informazio gehiago:

https://goiena.eus/bergara/1613563737152-aspacek-bergarako-ikastetxean-egiten-duen-lana-ezagutzera-eman-nahi-dute

https://www.diariovasco.com/alto-deba/bergara/ayuntamiento-aspace-formalizan-20210221001301-ntvo.html#vca=modulos&vso=diariovasco&vmc=lo-mas-leido&vli=alto-deba/bergara

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/debagoiena/2021/02/21/ayuntamiento-bergara-aspace-sellan-colaboracion/1091067.html





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695