Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
30/09/2015Furgoneta Egokitu Berria


Albistearen irudia

Atzo Goienetxen fugoneta egokitu berria aurkeztu zen. Dauzkagun behar ezberdinetara era malguan egokitzea ahaltzen duen Ford Transit ibilgailu misto bat da.

 

Finantziazioa batez ere joan den abenduaren 12an Super Amarak Aspace Gipuzkoaren alde antolatutako 2014ko Gabonetako Jaialdi Solidarioan ateratako diru-sarreratik dator, baina Matz-Erreka eta Ford Kondia-rengandik ere jaso ditugu diru-laguntzak.

 

Hemendik aukera aprobetxatu nahi dugu, aipatutako enpresei eta Kursaal lepo bete zuten milaka gipuzkoarrei gure esker ona azaltzeko. Zuek guztioi esker furgoneta egi bihurtu da.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695