Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
01/12/2015San Andresak Eibarren


Albistearen irudia

Ostiralean, azaroak 27, San Andres eguna ospatu genuen Argatxa ikastolako umeekin batera. Haur hezkuntzakoak jeitsi ginen eta denok batera, ikastolako patioan, aste osoan zehar entsaiatzen egon ginen abestia kantatu genuen. Ospakizuna ikustera gurasoak ere aurreratu ziren. Abestu eta gero, hamaiketakoa jan genuen denok batera.

 

Gaur, San Andres eguna , Aspacen ospatu dugu. Goizean zehar euskal dantzak eta azoka montatu dugu, denok baserritarrez jantzita nola ez, eta amaitzeko hamaiketakoan bapo bapo jarri gara ekarri ditugun baserriko jakiekin: txorixoa, salda, tortilla…





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695