Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
01/02/20162016-2019 Plan Estrategikoa Onartua


Albistearen irudia

Joan den urtarrilaren 26an, Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak 2016-2019 Plan Estrategikoa onartu zuen, urteko Kudeaketa Planak izango dituen Plana eta datozen 4 urteetarako Aspace Gipuzkoaren norabide estrategikoa biltzen duena.

Plangintza prestatzeko balorazio bat egin da; nola gauden, nola goazen barne-eraldatzen Famili eta Erabiltzaileei hoberena eskeini ahal izateko eta Ingurunean ematen diren egoerak ere aztertu dira, hala nola, gurearen antzekoak diren erakundeetan, Instituzioetan, zein Gizartean orokorrean.

Pertsonan Oinarrituko Plangintza eta Familian Oinarrituriko Plangintza dira Plan Estragikoa eusten duten ardatzak. Planak, Feapseko Kalitatearen Hobekuntzarako Taldearen autoebaluaketaren ondoren onartutako helburuak biltzen ditu. Era honetan, Feaps-eko Kalitate Sisteman akreditatzeko helburua lortzeko aurrera pausuak emanez, minusbaliotasunaren erakundeen berezko sistema bat da eta  hiru ardatzetan datza: bizi kalitatea, kudeaketa eta etika.

Emaitza onak emango dituen eta hobekuntza etengabean aurreratzeko Plan bat izatea espero dugu.

Ondorengo PDFan klikatuz ikus dezakezu Plan Estrategikoa.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695