Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
02/02/2016Deustoko Unibertsitateko Giza Inklusioa eta Minusbaliotasun Masterra


Joan den urtarrilaren 18 eta 21ean, ASPACE, Master honetan parte hartzera gonbidatua izan zen gure erakundea eta Bizi Kalitate Eredua eta Pertsonan Oinarritutako Eredua ezagutzera emateko asmoz.

 

Maitasun handiz prestatu genuen gure hitzaldia foro honetan, gehiegi ez errepikatzeko asmoarekin, horretarako gure erabiltzaileen protagonismoa nabarmentzea erabaki genuen, beraien esperientzien bitartez modu bizi eta zuzenean beharrezko laguntzak izan ezgero aniztasun funtzionala nola bizi daitekeen zehazten joan ziren.

 

24 ikasleak oso partaidetsu agertu ziren eta gure parte-hartzearen ondoren adierezi zutenaren arabera oso pozik zeuden. Guk adierazpen horiek entzuda gure helburua bete genuela pentsatu genuen.

 

Guretzat garrantzitsua da gure pesentzia eskatzen duten lekuetara joan ahal izatea, ASPACE, gure erabiltzaileen eta beraien familien ongizatearen bilatzaile eredugarri bezela ezagutzera emateko.

 

ASPACEtik: Javier Pascual, Mendi, Aitor Garciarena, Jose Mari Uria, Aritz Bikuña, Julen Corcuera, Borja Santín eta Jose Luis Madrazoa joan ginen. Eta nola ez, momentu oro Javier Garcia izan genuen gogoan, ez zen gutxiagorako,…





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695