Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
10/02/20162016ko Inauteriak


Albistearen irudia

Aspaceko Zentroek Inauterietako Ostiral zoragarriaz gozatu dute. Aurten eguraldia lagun izan dugula, haur zein helduek mozorroak prestatzen, mozorrotzen, pertsonaia ezberdinen paperetan sartzen, eta zentroak inauteriz dotoretuz gozatu ahal izan dugu.

 

Hippy koadrilatik hasita, UrdanAir Airelineako Profesional taldera, Pipi Galtzaluze, Bakero, etabar mozorro dibertigarrietatik pasata.

 

Joan den otsailaren 4ean, urtero bezeka, Eibarko inauteririk ospetsuenak ospatu genituen. Aurtengo gaia NEGUA izan da, horragatik ikus daitezke, pinguinoak, elur-oreinak, elurretako pampinak eta jendea snow egiten.

 

Goizean Bergarako Ibaiondoko zentroko lagunekin egoteko aukera izan genuen, eta urtero legez Eibarreko jubilatuek eskeintzen diguten hamaiketakoa dastatu  genuen.

 

Santa Teresa Ikastetxeko gela egonkorrak inauteriak eskolan  ospatu ditu “2016 Eurpako Kultura Hiriburua” gaiarekin. Heziketa aro bakoitzak hiriko gai esanguratsu bat aukeratu zuen. Gure Aspaceko ikasleak, bereaien gelakieak bezela, eta dagokien mailaren arabera trainerak, Jazzaldia, Zinemaldia edo Gastronomia izan zituzten mozorrotzeko gaiak. Bideoa ikusgai daukazue gure youtubeko kanelean.

 

Inauteriak Arrupeneara iritxi ziren adin guztietako 101 dalmaten eskutik, eta “Cruela” maltzurrek oraingo honetan lortu zuten beraien nahia, egun dibertigarri bat pasatzea konpainia onean.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695