Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
29/02/2016Eduardo, Aloña eta Miguel Angel Saskigintzako Irakasleak Urretxuko Gainzuri Ikastolan


Joan den otsailaren 27an Diario Vasco-k erreportai bat argitaratu zuen, bertan, Urretxuko Eguneko Zentroko Eduardo, Aloña eta Miguel Angel ziren benetazko protagonistak

 

Hirurak, Ibonek lagunduta, Urretxuko Gainzuri Ikastolako 5. mailako ikasleen plastikako irakasle bihurtu dira bigarren urtez jarraian.

 

Ikasle bakoitzak, saskigintzako kit batekin hornituta, zumezko saskitxo bat egin ahal izan du, lan hortan adituak direnen laguntzarekin. Batez ere, aniztasun funtzionala duten pertsonek kalitatezko saskiak egiteaz gain, nola egin behar diren ere azaltzeko gai direla ezagutu ahal izan dute.

 

Esperientzi gehiago egongo dira eta informaturik mantenduko zaituztegu.

 

Informazio gehiago honako lotura honetan:

http://www.diariovasco.com/alto-urola/201602/27/usuarios-aspace-imparten-clases-20160227004518-v.html





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695