Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
10/03/2016Aspace Gipuzkoa “Gizarte Intereseko” izendatua


Albistearen irudia

Eusko Jaurlaritzak, joan den 2016ko martxoaren 6an ospatutako gobernu bileran, Aspace Gipuzkoa “Gizarte Intereseko”  izendatu du.

 

Irabazi asmorik gabeko erakundeen Gizarte Intereseko izendapena, abenduaren 5eko Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legearen eta Gizarte Zerbitzuen urriaren 7ko Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteen Gizarte Intereseko Izendatzeari buruzko 424/2013 Dekretuaren bitartez arautzen da.

 

Gizarte Intereseko izendapena lortzeak, eskakizuna ezarritako prozeduraren arabera egin ondoren,  gizarte zerbitzuak eskeintzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeen giza esker ona eta elkarte hauen izaera egiaztatzea dauka helburu bezela, euskal erakunde publikoek ekimen pribatuan Hirugarren Sektorearen Gizarte Ekintzan lanean diharduten erakundeak kontutan har ditzaten.

 

Jaurlaritzak «gizarte intereseko» izendatu du Aspace-Gipuzkoa (Gobernu Bilera 2016-03-07)





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695