Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
16/03/2016ASPACE Arrasate Karmelo Etxegarai Ikastolarekin elkarlanean


Matxoaren 9an, lehen aldiz bisiatu genuan Azpeitiako Karmelo Etxegarai Ikastola. 4-5urte bitarteko haurrak gizakiaren gorputza eta zentzumenak ikasten ari zirenez, gorputz mota ezberdinak daudela azaltzera joan ginen, badaudela pertsona batzuk ez dituztela bost zentzumenak eta dibertsitate guzti hau errespetatu behar dugula azaltzera. Ikastolarekin harremanetak jartzea eta proposamena egitea erraza izan zen, hezitzaileetako batek bere alaba Karmelo Etxegarai-en bait dauka. Beraz, ASPACEtik, gizakiaren gorputzaren gaia ikusia zutela bagenekienez, elkarlan hau egitea proposatu genien. Ikastolatik ilusioz onartu zuten proposamena eta jarduerara 4-5urte bitartekoen 4 gelak animatu ziren (guztira 93 ikasle).





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695