Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
23/03/2016Intxaurrondok La Salle Bidebieta bistatu du


Albistearen irudia

 

Bigarren urtez jarraian, Intxaurrondoko zentrotik, Bidebietako La Salle ikastetxera joan gara bi goizez hitzaldi bat ematera. Lehen hezkuntzako bigarren eta laugarren mailako haurrekin egon ginen.

 

Galdera zerrenda bat helarazi ziguten aldez aurretik, eta zentroko lagun guztien artean prestatu genituen erantzunak.

 

Aspace zer den azaldu genien, zertan ematen dugun gure denbora zentroetan, zituzten zalantza guztiak argitu genizkien eta gure lanari buruzko bideo batzuk jarri genizkien, egiten ditugun saskiak ikusteko aukera ere izan zuten.

 

Partaidetza handia izan zen, eta guri buruzko jakinmina ere oso handia izan zen. Gainera, salmenta onak egin genituen famili eta irakasleen laguntzari esker.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695