Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
13/05/2016Tximeleta Gelaren proiektuaren aurkezpena


Atzo, maiatzaren 12a, Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen proiektuei buruzko XV. Jardunaldiak: “Gure ikastetxeen ilusio eta esperientziaz gozatu!” ekitaldian izan ginen. Proiektu eta esperientzia interesgarriak ezagutzeko aukera aparta izan zen, baita gure esperientzia kontatu eta zabaltzeko ere.

Eskoriatzako Luis Ezeiza herri eskolan dugun “TXIMELETA GELA” egonkorraren proiektua aurkeztu genuen “Inklusioaren praktika” izenburupean, gaur egungo egoerara iritsi arteko ibilbide guztia azalduz. Entzuleen hunkidura eta irribarreak izan ziren aurkezpenaren erantzun.

Hemen duzue aurkezpenaren lotura: https://prezi.com/dmstkf9mn4tf/untitled-prezi/?utm_campaign=share&utm_medium=copy#

Bideoa ikusgai daukazue gure youtubeko kanalean: https://youtu.be/qJ0uDlA43qU 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695