Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
20/05/2016Dordokaren Kirol Denboraldia


Albistearen irudia

 

Asteazken hontan, maiatzak 18, gure eskualdeko lehiaketak amaitu ditugu. Aspaceko Dordoka Kirol Elkarteak emaitza onak lortu ditu eta kirolari batzuk kirol ezberdinetako Estatuko Txapelketan parte hartuko dute.

 

Boccian Mario Rodriguez, Ana Alonso eta Maribel Arbide BC1, Amagoia Arrieta BC2 eta Mario Fuentas eta Gorka Villar BC3 Euskadiko Txapelketako finaletan parte hartu zuten, urrea Mario eta Amagoiak lortu zutelarik, ekaineko azkeneko asteburuan Madrilen ospatuko den Estatuko Txapelketara joateko aukera izateaz gain. Ana Alonsok eta Mario Fuentesek zilarra lortu zuten dagokien kategorietan eta Maribelek brontzezko domina lortu zuen. Gorka Villarrek egun txarra izan zuen eta etzuen podiuma zapaltzea lortu, baina 4. postua eskuratu zuen Euskadiko Txapelketan.

 

Euskadiko Haur Txapelketan Jon Ander Sestelok urrezko domina zintzilikatzea lortu zuen eta binakako BC3an Irati Belaustegi eta Ana Paulina Gonzalezek brontzea lortu zuten.

 

Slalomari dagokionez, Aritz Biku√Īa eta Sergio Fernandezek lehendabiziko postua eskuratu dute Euskadiko Txapelketan dagokien mailan, Luismi Larraldek brontzea lortu zuen eta guztiok Ane Asensiorekin (Haurtzaro) batera taldekako lehendabiziko postua lortu zuten.

 

Igeriketan, gure kirolariek, Carlos Molina, Jorge Piquer eta Oihane Sanz-ek domina ezberdinak irabazi dituzte denboraldian zehar, baina ez dute Estatuko Txapelketarako sailkatzea lortu.

 

Atletismoan, dominadun ezberdinak egon dira denboraldian zehar, hoietatik, Ane Zabaleta eta Ivan Torres-ek ekainaren 18 eta 19an Pinton (Madrid) ospatuko den Atletismo Estatuko Txapelketan parte hartuko dute.

 

Zorionak eta zorte on guztioi.

 

https://www.facebook.com/dordokakirolelkartea/?fref=nf





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695