Â
Â
Joan den ekainaren 4ean, VIII. Zuhaitz Eguna ospatu zen Goienetxeko Lorategietan. Jai egun honek Aspaceko Familia, Profesional, Boluntario eta Lagunen arteko topaketa eman zedin balio izan zuen eta Elisa Camona, Presidentearen, agurraren ondoren, Inma Cordobillak, berriki hil den erabiltzaileak, Aspaceri idatzitako eskutitz baten irakurketa egin zen.
Aurten, ospakizuna Ingurunearen Mundu Egunaren bezperan egin dugu, behar duen garrantzia emanaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Garapenerako Sailari esker, etxebizitzen inguruan egokitutako baratz batzuk jarri ditugu, erabiltzaileak landaketa eta baratzeko lanekin trebatu daitezela ahalbidetuko diena, elikadura osasungarri batetaz gozatzeaz gain.
Bertaratu zirenak landaketan parte hartu zuten eta Argi Beltzezko Antzerki batetaz gozatu ahal izan zuten, bi saio egin behar izan zituzen denek ikus ahal zezaten.