Hondarribiko lokal batean txaparta jotzen duten hiru gaztek osatutako talde bat da eta ikastaroak ematen dituzte, ikastoletan, ezkontzetan, kanpinetan, herriko jaietan,… emakizunak egiten dituzte. Arrupenean, zoragarria egin zitzaigun arratsalde bat eskeintzeko eskuzabaltasuna izan zuten.
Asko gozatu genuen beraiek entzuten, gainera, guk ere parte hartzeko aukera izan genuen. Esperientzi musikala estimulatzailea izan zen, udaberriko arratsalde zoragarrian gozamen eta ongizate handia sortuz bertan geundenon guztiongan.
Mila esker Jon, Eneko eta Patxi !!!