Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
13/06/2016Aspace Hiritartasun Aktiboaren gidaliburua: Bizitza independientea eta autonomia


Albistearen irudia

 

 

 

 Aspace Gipuzkoak, Espainia osoko beste 25 Aspacerekin batera, Konfederazioak abian jarri duen Hiritartasun Aktiboaren Sarea Proiektuan, parte hartzen du. Helburua, erabiltzaileen partaidetza bultzatzea da, beraien autodeterminazioa sustatuz familietatik, zein erakundeetatik eta gizartetik oro har, beraien iritzi eta erabakiak aintzakotzat hartuz.

 

Ostegunean, ekainak 16, “Aspace Hiritartasun Aktiboa: Bizitza Independientea eta Autonomia” gidaliburua aurkeztuko da Madrilen, bertan, Jose Mari Uriak hartuko du parte Konfederazioko, Madrilgo Udaletxeko eta Caixa Forum-eko beste ordezkariekin batera.

 

Jose Mari Uria, desgaitasuna duen gure Elkarteko pertsona,  estatu mailako Aspaceren Hiritartasun Aktiboraren Sareko Batzordeko kide da eta aurretik argitaratu eta aurkeztu zen Sustapen eta Partaidetzari buruzko gidaliburuan ere parte hartu zuen.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695