14/06/2016Santa Teresako Gelako Proiektu Bateratzailea Cadena Ser-en

Joan den ekainaren 13an, Cadena Ser-eko “Hoy por Hoy†irrati saioa Santa Teresa ikastetxeko Areto Nagusitik eman zen, gonbidatu bezela Eneko Goia, Hiriko Alkatea, bertan zegoelarik.
Saioan Maite Pascual (Aspace Santa Teresako Irakaslea), Coro Telletxea (Ikasle baten ama), Idoia Arizmendi (Santa Teresa Ikastetxeko Irakaslea) eta Ana Sanchez-ek (Lehen mailako ikaslea) hartu zuten parte, gela ezberdinetan lantzen ari den proiektu bateratzailea ikuspuntu ezberdinetatik azaldu zuten, heziketa gune pribilegiatuan ikasleen sozializazioa eta adin bereko beste haurrekin harremana sustatzen duen programa.
http://play.cadenaser.com/audio/ser_san_sebastian_hoyporhoysansebastian_20160613_130000_140000