Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
28/06/2016Irungo Herri Bazkaria


Albistearen irudia

Joan den ekainaren 25ean, Irunen, Herri Bazkaria ospatu zen, irundarrek ospatzen dituzten jaien kuadrila bazkaria.

 

1.600 pertsona inguru bildu zituen jai eta poztazun egun zoragarria.

 

Eguna jendez gainezka zegoen Urdanibia Plazan hasi zen, txarangek lagunduta Ficobara joan ginen giro ezin hobean, bertan bazkaria ospatu zen DJen musikak lagunduta.

 

Kuadrila bat gehiago bezela, Aspace Arrupeneatik 18 lagun joan ziren, asteak zeramatzaten egun hau antolatzen ilusioz eta esfortzuz, sarrerak erosi, kamisetak prestatu, krisketak egin,… mundu osoa ondo prestatua joan zedin.

 

Arrupeneako erabiltzileek ekimen maite honetaz gozatu ahal izan zezaten posible egin duten guztiei MILESKER!!! Zuen eskeintza, prestutasun, profesionaltasun eta alaitasunagatik!!!



(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695