Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
06/07/2016San Pedro eta San Martzial


Albistearen irudia

 

Ekainak 29an, San Pedro eguna, Belaskoeneako Konpainiak beste urte batez Arrupenea bisitatu zuen, patioa kolorez eta alaitasunez beteaz. Aurten oparitxo bat eman genion kantinerari, eta berak, Luis kapitainarekin batera maitasun handiarekin agurtu gintuzten.

 

San Martzial eguna topera disfrutatu genuen Irungo kaleetan, dantza eginez, postuetan gutiziak erosiz, bazkari on batekin, terraza batean eguzkia hartzen genuen bitartean atseden hartuz,… Eguraldi zoragarria eginten zuela aprobetxatuz dibertitu egin ginen eta eguna Alardea ikusiz bukatu genuen.

 

Asteburuan barraketara joan ginen, tombolara jokatu genuen, baina ez genuen zorterik izan eta ez genuen ezer irabazi!! Beste batean izango da!!  Oso ondo pasa genuen, eta hori da garrantzitsuena.

 

Datorren urtearen zain gaude eta San Juan egunetik eta Herri Bazkaritik aurten bezain ondo pasatzea espero dugu.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695