Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
14/07/2016Moteroak Arrupenean


Megas Gipuzkoa eta Perros Negros Elkarte motozaleek Arrupeneara bisita bat oparitu ziguten, guztion bihotzak zarata, kolore eta alaitasunez beteaz!!!  Esperientzi berria izan zen guretzat, unkigarria eta ahaztezina. Maitasun eta atseginez beraien motoak erakutxi zizkiguten, bitxikeriak kontatu zizkiguten, egiten dituzten ekintza solidario guztien berri eman ziguten eta makina zoragarri eta liluragarri hoien gainean egotearen sentsazioa probatzeko aukera eman ziguten maitasun eta kontuarekin lagunduz.

 

Mila esker eta maitasuna zuek guztiontzat!!

Berriro ere zuen alboan horrelako egun zoragarriak izatea espero dugu!!

Zuen esanetara lagunok!!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695