Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
03/10/2016Aspace Familia Handiaren Topaketa Unkigarria


Albistearen irudia

 

Aspace Egunak aurreikuspen guztiak bete ditu eta arrakasta bat izan da.

 

Eguraldia lagun izan ez genuen arren, Goienetxeko Lorategiak garun paralisia duten pertsonez, familiez, lagunez, profesionalez, boluntarioz,… bete ziren, ehundaka pertsona egunaz gozatzeko eta ondo pasatzeko irrikitan. Gehienek, agortu egin zen Aspace Eguneko kamixeta zeramaten soinean.

 

Txikienek puzgarrietaz, margo-taillerraz, txikipark eta txakur-tailerraz gozatu ahal izan zuten, azken honek, eskaera handia izan zuelarik.

 

Sagardo kupela eta familiek kudeatutako taberna, Goienetxera hurbildu zirenentzat topaketa eta solasaldi gunea izan ziren.

 

Saskigintzako stand-ean “Made in Aspace” kolekzio berriko saskiak erosteko aukera egon zen. Gainera Super Amara-ren laguntzarekin erosleen artean saski erraldoi bat zozketatu zen.

 

Kirola ere bertan izan zen boccia eta slalom-eko erakustaldiekin. Horrenbestekoa izan zen gerturatu zirenen pertsona kopurua, bigarren jangela bat egokitu behar izan zela pergolan, guztira 700 menu zerbitzatu ziren, Azketa Ahots Taldeak giroturik. Postrearen ondoren Logroñoko Magoek “Abuelo”-ren laguntzarekin arratsaldea alaitu zuten, eta Jose Mari Azpiazuren “Montañas de mi interior” liburuaren ale batzuk eta La Perla Talasoterapian zirkuituak zozketatu ziren.

 

Amaitzeko, Alvaro Soler-en “Bajo el mismo sol” kantarekin flasmob batean parte hartu zuten bertan zeuden guztiek.

 

Milesker guztioi.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695