Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
18/11/2016“1000 une dauzkagu ezarritako gaitasuna haurrarekin lantzeko… hori da egunerokotasunean oinarritutako arreta goiztiarraren abantaila nagusia”


Albistearen irudia

Gaztela-Leongo Plena Inclusionek “Arreta Goiztiarrean Aurreratuz” lelopean Jardunaldi bat antolatu du Valladoliden. Jardunaldiak ehundik gora profesional bildu ditu eta bertan Robin McWilliams-ek parte hartu du, AEBko Ipar Karolinako Unibertsitateagatik Filosofian doktorea eta Haur Hezkuntzan Masterra, 30 urte baina gehiago egunerokotasuean oinarritutako lana jorratu ondoren, adierazi zuen badaudela ikerketa zientifikoak eredu hau berresten dutenak, lortutako helburuak azpimarratuz.

 

Jardunaldiaren baitan, familien arteko mahai-inguru bat egon zen, bertan, Aspace Gipuzkoako familia batek parte hartu zuen Gaztela-Leongo familiekin batera.

 

Mikel Alvarez eta Miriam Ruiz, Ane-ren gurasoek, beraien alabarekin landutako egunerokotasunean oinarritutako arreta espeirentzia azaldu zuten. Besteak beste, honako hau adierazi zuten: “1000 une dauzkagu ezarritako gaitasuna haurrarekin lantzeko… hori da egunerokotasunean oinarritutako arreta goiztiarraren abaintaila nagusia".

 

Informazio gehiago: http://www.plenainclusioncyl.org/index2.php?apartado=actualidad&subapartado=noticia&id=851





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695