Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
27/01/2017Gizarte Inklusioari buruzko Masterra Deuston


Albistearen irudia

 

Urtarrilaren 23 eta 24ean, Aspacek Bilboko Deustoko unibertsitatean ematen den Gizarte Inklusioari buruzko Master batean parte hartu zuen, gure elkartea ezagutzera emateaz gain, aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan eginten duten erakundeetan eskeini behar diren jarduera onak azaltzeko.

Gure hitzaldiaren helburua Aspace Gipuzkoaren eredu partehartzailearen elementu nagusiak azaltzea zen, pertsonan eta bere familian oinarritutako plangintza, guztizko inklusioa, aniztasuna, tratu berdintasuna eta bizi kalitate parametroak bertan egon ziren momentu oro.

Protagonismoa bertan egon ziren erabiltzaileena izan zen, beraien testigantzen bitartez behar diren laguntza izan ezgero aniztasun funtzionalarekin nola bizi daitekeen azaltzen joan ziren.

Aspace Gipuzkoatik Javier Pascual, Mendi, Aitor Garciarena, José Mari Uria, Aritz Bikuña, Irantzu Echeberria, Arantxa Baraibar, Borja Santín eta José Luis Madrazo izan ziren bertan.

Hitzaldi batzuen bideoa ikusgai daukazue youtubeko gure kanalean: https://youtu.be/nXL3FUpKxaM





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695