Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
21/02/20172016ko EKIMEN SOZIAL HOBERENARI SARIA


Albistearen irudia

Aspace eta Santa Teresa Ikastetxeko gela egonkorrak Pintxokoopek Gizarte Ekimen Hoberanari eskeintzen dion sariaren lehiaketara aurkeztu gara.

 

Proiektu honen barruan egokitutako kulunka batzuk eskatu dira, guztiok goza izan ahal ditzaten, aniztasun funtzionala duten haurrak barne.

 

Ikastetxeetako jolaslekuetan inklusioa sustatuz, beste hezkiketa eremu ezberdinetan bizi dugun bezela: gelak, jaiak, ikuskizunak, kirol egokitua,…

 

BATZUENTZAT ERABILGARRIA DENA, BESTEONTZAT EZINBESTEKOA DA

 

Gure proiektua finalista geratu da beste bi proiekturekin batera.

 

Kulunka egokituak erosi ahal izateko 6.000€ko saria irabazteko zuen laguntza behar dugu.

 

PINTXOKOOPek bozketa publiko prozesu bat zabaldu du  martxoaren 6rarte Facebook eta Twitter bitartez, horrela proiektu irabazlearen aukeraketan parte hartu nahi duten pertsona guztiek egin ahal izango dute.

 

Zure bozka behar dugu eta lotura hauek ahalik eta pertsona gehienekin banatu ditzazun eskatzen dizeugu.

 

https://www.facebook.com/events/222604018211498/permalink/223197108152189/

 

https://twitter.com/pintxokoop

 

Gure haurrek eskertuko dizuete.

 

Ser Irratian gai honi buruzko elkarrizketaren lotura daukazue hemen:

http://cadenaser.com/emisora/2017/02/28/radio_san_sebastian/1488290801_799111.html

 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695