Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
01/03/2017Elikadura Seguruari buruzko Tailerra


Albistearen irudia

Otsailaren 28an “Elikadura Seguruari buruzko Tailerra” ospatu da lehendabiziko aldiz Goienetxen. Gerturatu diren familiek aktiboki parte hartu dute, horrela, tailerra oso dinamikoa eginez.

 

Tailerra bi zatitan banatu da, lehendabiziko zatian, teorikoagoa,  ikasturte hasieran Logopediako Departamenduak egindako balorazioetaz hitz egin da, elikadura mota ezberdinetaz eta sor ditzaketen zailtasunetaz. Bigarren zatia praktikoagoa izan da, bertan, elikadura seguruaren parametroetan oinarrituz, irensketa bezalako prozesu konplexuetan sortu daitezkeen arazoak ekiditeko erabil daitezkeen estrategiak aztertu dira.

 

Hurrengo tailerra martxoaren 6an, astelehena, ospatuko da 15:15tatik 16:45tara Goienetxeko Zentroan.

 

Aurki Aspaceko gainotzeko zentroetan eskeiniko da tailer hau. Guztiok zaudete gonbidatuak.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695