Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
02/05/2017Emanaldi Poetiko Musikala


Albistearen irudia

 

Gutxitan izango dugu datorren ostiralean, maiatzak 5, 19:30tan Gipuzkoako Argazkilari Elkartean, Artelibur21-ek antolaturiko disziplina anitzeko ekitaldi bat zuzenean ikusteko aukera. Argazkigintza, poesia eta musika elkarrekin zentzumen guztien gozamenerako.

 

Jose San Francisco eta Olga Gautier-en argazkiak ikusgai, Carlos Rosat eta Mario Telenti, EOSko musikariek hamabi doinu joko dituzte beste horrenbeste olerki laguntzeko; olerkiei Manuel Gonzalez Guerrero, Tomas Ruti eta Aspaceko kide den Endika Markotegik jarriko diete ahotsa.

 

Intxaurrondoko zentroan entsegu batean entzuteko aukera izan genuen, apirilaren 28an, Endika Markotegirekin saioak egitera joan zirenean. Berriro ere, giza proiektu baten zati sentitzen gara, eta pausu bakoitzarekin ari gara gozatzen.

 

Bertaratzera gonbidatzen zaituztegu.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695