Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
08/05/2017Hezkuntzaren Astea Tximeleta Gelan


Aste honetan Hezkuntzaren aldeko astea ospatu dugu Luis Ezeiza herri eskolan, eta Tximeleta gelakook egin diren ekintza guztietan parte hartu dugu: tailerrak, ipuin musikalak eta, batez ere, familien egunean.

Egun honetan ikasle bakoitza dagokion gelarekin ipuin ezberdinak entzutera joan da. Eskolako ikasleen familiakoak etorri dira ipuinak kontatzera eta, gure kasuan, ikasle baten ama etorri da Oñatiko mitologiari buruzko ipuin bat kontatzera (edarto pasa dugu). Ondoren herrian Hezkuntzaren garrantziaren inguruko zehar kartelak jartzen ibili gara eta arratsaldean Herri Eskolako partaide guztiok patioan elkartu gara eguna hizkuntza ezberdinetako kantuak abesteko eta herrialde ezberdinetako jakiak probatzeko.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695