Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
09/05/2017Argazkiak, musika eta poesia.


Albistearen irudia

 

Maiatzaren 5ean Endika Markotegik parte hartu zuen emanaldi poetiko-musikalean egon ginen. Arrakasta bat izan zen!!! 90 eserlekuko aretoa bete egin zen, eta pertsona batzuek zutik jarraitu behar izan zuten emanaldia. Oso unkigarria izan zen musika, argazkiak eta poesiaren arteko bat-egitea. Era berean adierazpen zein pertsona ezberdinen arteko harremana bikaina izan zen. Ekitaldiaren hasieran eta amaieran, Aspaceri egindako aipamen bereziak sentsibilitaten handiko pertsonen aurrean gaudela baieztatu digu, eta aniztasunagatiko errespetu handia daukatela.

 

Larunbatean, Endika eta Yasmina, EOS-aren gonbidatu bezela egon ziren egoitzako entseguan. Brams entzun ahal izan genuen Orkestraren auditorioan. Ondoren musikari japoniar bat aurkeztu ziguten eta argazkietan ikus dezakezuen bezela bere instrumentuarekin emanaldi zoragarria eskeini zigun.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695