Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
12/05/20172017ko Ikastaroa Gainzurin


Aurten, hirugarren urtez jarraian, saskigintza ikastaroa eman dugu Gainzuri eskola publikoan, ikasle, familia eta irakasleen oso harrera ona daukan ekimena. 2 orduko 6 ikastaro eman ditugu, 2 klase lehen ezkuntzako 5. mailako 3 gela bakoitzari. Gure parte hartzea garrantzitsua izan da, guztira 10 erabiltzaile txandatu dira ikastaroak emateko, familiek balorazioetan errepikatzen duten bezela “guztiok ikas dezakegu eta guztiok irakatsi dezakegu”.

 

Ikastaro hauek amaitzearekin batera Urretxu-Zumarragako Ikastolan eskeiniko ditugu. Formatua errepikatuko dugu, gela kopurua, ikasleen adina eta parte hartze zabala gure aldetik.

 

Esperientzi hauek aukera on bat bezela ari dira aurkezten guztiok gizarte inklusiboago batean hezitzeko. Pertsonen bizi kalitatea, pertsona guztiona, aniztasun funtzionala duten pertsonena ere, beraien inklusio eta parte hartzea handiagoa da baloratutako rolekin; ezagutua denean eta guztiongatik harremanak normaltasunez ematen direnean, pertxona izaera errespetatuz, bere berezitazunak direnak direla ere.

 

Youtubeko kanalean inkus dezakezue bideoa: https://youtu.be/ILy-TE7mXE4





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695