Aurten ere Jon, Eneko eta Patxik osatzen duten TU KU TUN Txalaparta taldeak musika eta perkusiozko arratsaldea oparitu digute.
Aldi hontan lau txalaparta mota ezberdin ekarri zituzten, horrez gain instrumentu gehiago ere ekarri zituzten, alboka adibidez, arratsalde zoragarrian joko asko eman zuten.
Egun hortan bertan eta auzoko jaiak direla eta, Belaskoeneako Auzoko Elkarteko Majorette Taldea izan genuen bisitan, patioan desfilatu zuten, Arrupenea argiz, musikaz eta kolorez beteaz.
Arratsaldea txalaparten soinupean kantatuz eta dantzatuz amaitu genuen, urtero Arrupeneaz gogoratzen diren gure lagunei eskertzeko prestatu genuen merienda dastatzen genuen bitartean.