Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
27/06/2017Jede Onaren Eguna


Albistearen irudia

Joan den ekainaren 23an Oiartzun eta Goierriko Carrefour-eko langileek Ekitaldi Solidarioa Antolatu zuten Urdanibian “Jende Onaren Eguna” zela eta.

 

Adeitasunez eskeini ziguten beraien laguntza instalazioen hobekuntzarako eta taldean aztertu ondoren, zentroko barruko patioaren hobekuntza eskatu genuen. Beharren zerrenda prestatu genuen eta Carrefour-eko langileen ordezkaritza batekin jarri gunuen amankomunean, eta lanak ekainaren 23an egingo zirela adostu genuen.

 

Irungo Urdanibia Eguneko Zentroko patioa hobetzeko helburuarekin beraien esfortzua, lana eta materialak eskeini zizkiguten. Esandako egunean, Urdanibian borondate onez, maitasunez eta laguntzeko gogoz gainezka zeuden Carrefour-eko 15 langile hartu genituen. Aurkezpenak egin ondoren eta Zentroa osatzen dugun pertsonak agurtu ondoren, Brigada Solidarioa lanean hasi zen eta beraien antolaketa onari eta trebetasunari esker gure terrazari kolorea eta bizitza ematen joan ziren. Argazkietan lehena eta oraina azaltzen saiatzen gara beraien lan ona ikus ahal dezazuen.

 

Primerako eguna pasa genuen guztiok elkarrekin, alaitasunez eta sorpresaz betetako eguna, emaitza zoragarria izan zuen, eta oso eskerturik gaude.

 

Aspace osoa gaude oso eskerturik ekimen honekin, eta guretaz oroitu izan daitezela “Jende Onaren Eguna” ospatzeko, azpimarratu nahi dugu ze maitasunarekin egin zioten aurre bisitari. Maitasun hori emaitza zoragarrian ikus daiteke, bai giza-harremanetan zein materialean.

 

Carrefour ere zoriondu nahi dugu horrelako ekimenak martxan jartzeagatik eta horren inplikaturik dauden giza baliabidek izateagatik.

 

Milesker Carrefour!!!!          Milesker Jende ona!!!!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695