Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
16/10/2017Garun Paralisiaren Kongresua


Albistearen irudia

Urriaren 13 eta 14an, 2017ko Garun Paralisiaren Kongresua ospatu zen Madrilen. 600 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten kongresuan hartu zuen parte Aspace Gipuzkoak.

 

Jose Mª Uriak, Aspace Gipuzkoako ordezkari bezala, Aspace Sevillako Milagros Muñozekin eta Aspace Huescako Concha Lisarekin batera “Behar handiak dituzten pertsonen partaidetza talde autogestore propioetatik” aurkezpena aurkeztu zuten.

 

Hirurak Aspaceren Herritartasun Aktiboen Sarearen kideak dira, eta beraien parte-hartzean behar handiko pertsonek eguneroko bizitzan parte hartzea oso garrantzitsua zela adierazi zuten. Horretarako Goienetxeko saskigintza moduloko bideo bat jarri zuten. (ikusi bideoa).

 

Kongresuko aurkezpen guztiak YouTube-n eskuragarri egongo dira azarotik aurrera.

 

Ikusi 2017ko Garun Paralisiaren egun mundialaren manifestua. Komunitatean parte hartzeko eskubidea. (Jatorrizko irakurketa eta irakurketa erraztua).





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695