Urriaren 19an, osteguna, Arrasate CAD Udalaitzetik irteera bat egin genuen S.D. Eibarrera, Real Madrilen kontra izango zuen partidarako animatzeko.
Proposatutako irteeran, Luis, Maider, Ion, Iñaki eta Nerea joan ziren bi hezitzaileekin batera.
Bertan animatu eta taldearen abesti batzuk abestu ondoren, entrenatzaile eta jokalarien hurbiltasuna eta esker onak jaso genituen. Hauek agurtzera eta gurekin argazkiak ateratzera hurbildu ziren "Cuidado Madrid, Eibar ya está aquÃ" abesten.
Emozioz betetako goiza, non beti edukiko ditugun argazkiak oroitzapen gisa.