Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
30/11/2017Plaiaundi Institutora bisita


Albistearen irudia

 

Joan de urrriaren 20an Plaiaundi Institutora 4 pertsona joan ginen Aspace Arrupeneatik eta beste 2 pertsona Aspace Gipuzkoatik. Taldea Borja Santin, Aritz Bikuña, Elena Garbayo, Sandra Iribarren, Jesus Angel Tedone, Julen Jauregi eta Aitor Gariciarenak osatzen genuen. Batzuontzat lehendabiziko aldia zen ezagutzera emateko instituto batean jendaurrean hitz egiten genuela. Helburua boluntarioak lortzea zen, asteburutan edo arratsaldeko 5etatik aurrera gurekin ateratzeko gauza ezberdinak egin ahal izateko, paseatu, erosketak egin, zerbait hartzera joan, inguruko gendearekin harremanak ezartzeko,…

Ikasleen bi gela ziren, institutoan eskeintzen duten Gizarte Integrazioko lehendabiziko eta bigarren mailakoak, 40 bat pertsona guztira. Gure buruak aurkeztu ondoren, bideo bat jarri genien, “nire PCa ez da ordenagailu bat”. Bideoan ikusten diren egoera ezberdinetaz hitz egiten aritu ginen, gero, gehien harritu zizkieten gaiei buruz galderak luzatu zizkiguten, nola gustatzen zaigun besteek hitz egiteaz, aintzat hartuak izateaz, sexualidadearen gaia ere atera zen eta gu erantzuten joan ginen, giroa atsegina izan zen eta galdera interesgarri asko atera ziren. Denok gustora egon ginen topaketak iraun zuen ordu t’erdian.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695